Bihartik maiatzaren 3ra bitartean eman ahal izango da izena udaltzainburu posturako oposizio lehiaketan

Julene Frantzesena 2021ko api. 12a, 11:21
Udaltzaingoaren auto elektrikoak bulegoaren aurrean.

Maiatzaren 3ra bitartean eman ahal izango da izena, eta horretarako hainbat baldintza bete beharko dituzte hautagaiek. Gainera, eskaera orriarekin batera zenbait dokumentu aurkeztu beharko dituzte horiek.

Deialdia Euskadiko Aldizkari Ofizialean argitaratuta, bihartik maiatzaren 3ra bitartean eman ahal izango da udaltzainburu posturako oposizio lehiaketan parte hartzeko izena. Udalak adierazi duenez, izendapen askez hornituko da lanpostua. Lehiaketan izena ematen duten herritarrek hainbat baldintza bete beharko dituzte, eta eskaera orriarekin batera hainbat dokumentu aurkeztu ere bai. Honako lotura honetan ikus daitezke baldintzak eta aurkeztu beharreko dokumentuak zeintzuk diren.