Turismoari dagokionez, nolakoa izan da Aste Santua eskualdean?

Erlo Telebista 2021ko api. 11a, 17:00

Aste Santuko oporrak bereziak izan dira aurtengoan. Izan ere, Eusko Jaurlaritzak ezarritako neurriak tarteko, ezin izan dute Arabatik Bizkaitik eta Gipuzkoatik atera hiru lurralde horietako biztanleek. Hori horrela, barneko turismoa indartu da, eta bertako txokoak ezagutzera jo dute gehienek. Aste Santua nolakoa izan den xehetasunez jakiteko, turismo arloan lan egiten duten eskualdeko hainbat pertsonarekin hitz egin du Erlo Telebistak. Besteak beste, Loiolako turismo bulegoko Oihana Aranbarrik eta Burdinbidearen Euskal Museoko Juanjo Olaizolak beren esperientzia azaldu dute.