Liburuaren Nazioarteko Egunaren harira, ipuin kontaketak izango dira Udal Liburutegian

Ihintza Elustondo 2021ko api. 12a, 08:30

Ipuin Kontaketa Saioen XXXII. edizioa antolatu dute Udal Liburutegian. 4 urteko haurrentzako saioa izango da apirilaren 19an, eta 5 urtekoentzako beste saio bat apirilaren 21ean. Gaur zabaldu dute izena emateko epea.

Liburuaren Nazioarteko Eguna izango da apirilaren 23an, eta horren harira, Ipuin Kontaketa Saioen XXXII. edizioa antolatu dute Udal Liburutegian. Lehen saioa apirilaren 19an, astelehena, egingo dute, 4 urteko haurrei zuzenduta. Apaxi ariko da kontalari lanetan, eta 17:30ean hasiko da saioa. Bestalde, 5 urteko haurrei zuzendutako saioa egingo dute apirilaren 21ean, asteazkena. Ordu berean izango da saioa, eta Lur Korta ariko da kontalari.

Plaza mugatuak izango dira bi ipuin kontaketetan, eta beharrezkoa da aurrez izena ematea. 943 15 71 95 telefonora deituta edo 688 81 55 06 zenbakira Whatsapp mezua bidalita eman daiteke izena. Gaurtik ostiralera bitartean izango da horretarako aukera.