Koronabirusa Azpeitian

1.142 kasu positibo baieztatu dituzte Hego Euskal Herrian

Ihintza Elustondo 2021ko api. 10a, 13:09

Herenegun baino 67 kasu gehiago atzeman zituzten atzo. Guztira, 12.888 proba egin zituzten lau lurraldeetan, eta %8,86koa da positibotasun tasa.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Nafarroako Osasunbideak emandako datuen arabera, 1.142 positibo zenbatu zituzten atzo Hego Euskal Herrian, herenegun baino 67 gehiago. Guztira, 12.888 proba egin zituzten lau lurraldeetan, eta, beraz, %8,86koa da positibotasun tasa.

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, 920 positibo atzeman zituzten atzo: 126 Araban, 436 Bizkaian eta 343 Gipuzkoan. Horrez gain, beste hamabost kasu baieztatu zituzten beste erkidego batzuetan. Hiru lurralde horietako positibotasun tasa %8,9koa da; herenegun, %7,4koa zen. Osakidetzako erietxeen egorari dagokionez, 93 pertsona ospitaleratu zituzten atzo, eta guztira, COVID-19a duten 115 pertsona daude Zaintza Intentsiboetako Unitateetan.

Nafarroan, bestalde, 222 positibo atzeman zituzten atzo, bezperan baino 71 gutxiago. 2.599 proba egin zituzten guztira, eta %8,5ekoa da positibotasun tasa. Herenegun %8,9koa zen tasa hori. Une honetan, 30 pertsona baino gehiago daude Nafarroako ZIUetan.