Elkar-ekinen bigarren eskuko arropa denda eraberritua, auzolanaren emaitza

Mireia Galarza-Maialen Etxaniz 2021ko api. 10a, 10:34

Elkar-ekineko kideek bigarren eskuko arropa denda handitu dute, auzolanean. Arropa asko jasotzen zuten herritarrengandik, eta guztia gordetzeko nahikoa leku ez zutelako erabaki zuten gunea handitzea. Lan horietan parte hartu duten lau herritarrekin solasean aritu da Uztarria, proiektua gertutik ezagutzeko asmoz.