Promozio mailako bi pilota partida jokatuko dituzte gaur Izarraitzen

Ihintza Elustondo 2021ko api. 9a, 14:38
Jon Alberdi azpeitiarrak jokatuko du partidetako bat.

Lehen partidan, Elordi eta Garmendia Larrazabalen eta Eskirozen aurka lehiatuko dira, eta bigarrenean, Alberdi-Salaverri II eta Zubizarreta III-Uriondo bikoteek neurtuko dituzte indarrak.

Promozio mailako Binakako Pilota Txapelketako igoera faseko bi norgehiagoka jokatuko dituzte gaur, ostirala, Izarraitz pilotalekuan. Alde batetik, Elordi eta Garmendia Larrazabalen eta Eskirozen aurka lehiatuko dira; eta, bestetik, Jon Alberdi azpeitiarra eta Salaverri II.a Zubizarreta III.aren eta Uriondoren aurka ariko dira. 22:00etan hasiko dira partidak, eta ikuslerik gabe jokatuko dituzte.