Gaur emango dute GUKA magazinaren bigarren atala

Uztarria 2021ko api. 9a, 14:49

GUKA magazinaren bigarren atala ikusgai izango da gaur, ostirala, 22:00etatik aurrera, Erlo Telebistan nahiz UKTren tokiko webguneetan; tartean, baita uztarria.eus-en ere.

Urola Kosta eskualdea osatzen duten txoko, istorio eta protagonistei ahotsa emateko helburuarekin sortu zuen UKTk GUKA magazina, eta gaur ikusi ahal izango da bigarren atala. Atal horren aurrerapen bideoa da honako hau.

Lehen atala ikusterik izan ez zutenek horretarako aukera dute atari honetan bertan.