Zabaldu dute Azkoitia-Azpeitia maratoi erdiaren inguruko erakusketa

Ihintza Elustondo 2021ko api. 9a, 09:38

Panel informatiboz osatu dute erakusketa, eta datorren astelehenera arte egongo da ikusgai.

Zabaldu dute Azkoitia-Azpeitia maratoi erdiaren inguruko informazioa biltzen duen erakusketa, Sanagustin kulturgunean. Panel informatiboz osatu dute erakusketa: panel bakoitzak gune edo monumentu bat adierazten du: Intsausti jauregia, Enparan dorretxea, Oteiza frontoiak, Diego Garciaren estatua... Horrez gain, duela bi urte komunikabideetatik hartutako albiste zatiekin osatutako panelak ere jarri dituzte, gehigarri gisa. Datorren astelehenera arte, apirilak 12, egongo da ikusgai erakusketa.