GUKA magazinaren bigarren atala, ostiral honetan ikusgai

Uztarria 2021ko api. 7a, 15:00

Martxoan estreinatutako GUKA magazinaren bigarren atala ikusgai izango da ostiral honetan, 22:00etatik aurrera, Erlo Telebistan nahiz UKTren tokiko webguneetan; tartean, baita uztarria.eus-en ere.

Urola Kosta eskualdea osatzen duten txoko, istorio eta protagonistei ahotsa emateko helburuarekin sortu zuen UKTk GUKA magazina, eta ostiral honetan egongo da ikusgai bigarren atala.

Lehen atala ikusterik izan ez zutenek horretarako aukera dute atari honetan bertan.