Eskulan tailerra izango da astelehenean liburutegian, LH1eko haurrei zuzenduta

Ihintza Elustondo 2021ko api. 7a, 10:57

Plaza mugatuak izango dira tailerrean, eta beraz, ezinbestekoa da aurrez izena ematea. Apirilaren 9a da horretarako azken eguna, eta ondoren zozketa egingo dute izena eman duten haurren artean. 

Datorren astelehenean, apirilaren 12an, eskulan tailerra izango da Azpeitiko Udal Liburutegian, LH1eko haurrei zuzenduta. Plaza mugatuak izango dira, eta beraz, ezinbestekoa da aurrez izena ematea liburutegian bertan, 943-15 71 95 telefono zenbakira deituta edo 688 81 55 06 zenbakira Whatsapp mezua idatzita. Izena emateko epea apirilaren 9an amaituko da, eta ondoren, izena eman duten haurren artean zozketa egingo dute, denek aukera berdinak izan ditzaten. Jarraian, tailerrean parte hartuko dutenekin harremanetan jarriko dira liburutegiko arduradunak.