Gozatu ederra hartu dute herritarrek Nogenen doinuekin

Ihintza Elustondo 2021ko api. 6a, 10:33

Nogen taldeak kontzertua eman zuen larunbatean Soreasu antzokian, eta giro ezin hobea sortu zen bertaratu zirenen artean.

Nogen musika taldeak kontzertua eman zuen joan den larunbatean, apirilak 3, Azpeitiko Sanagustin kulturgunean. 19:00etan hasi zen zuzenekoa, eta gozatu ederra hartu zuten bertaratu ziren herritarrek.Giro ezin hobea, goxoa, sortu zen Soreasu antzokian.

Nogen 2016an Donostian sortutako folk pop musika taldea da. Duela gutxi kaleratu du taldeak azken diskoa, Under Alt izenekoa, eta iazko abenduan hasi zuten bira. Lan hori aurkeztu zuten larunbatean Azpeitian; disko horretan, folk eta rock doinuak uztartu dituzte, publikoa abesten eta dantzatzen jartzen duten kantuak sortuz.

Ikusi argazki gehiago, hemen.

(Argazkiak: Kulturaz)