Jendetza, independentziaren aldeko argazkian

Andoni Elduaien 2021ko api. 4a, 13:47
Herritar ugari bildu da argazkia ateratzeko. (Argazkia: Alberto Beloki)

Dozenaka herritarrek parte hartu dute argazki erraldoian. 'Independentzia' zioen kartela ere ateratu dute plazara.

Aberri Eguna izanik, hainbat herritarrek independentziaren aldeko argazki erraldoia ateratu dute 12:30ean, plazan. Iaz ez bezala, aurten Aberri Eguna kalean ospatzeko aukera izan da, eta horren harira, herritar asko hurbildu da argazkia ateratzeko ekitaldira, Euskal Herriko ikurrak hartuta. Argazkiaren erdi-erdirako, gainera, 'Independentzia' zioen kartela ere atera dute herritarrek. Ekitaldia, abestuz eta musikarekin itxi dute.

Argazki erraldoiaren deitzaileek plazan bertan eman dizkiete ikurrinak herritarrei. Era berean, "beste herri zapalduren bateko bandera" emateko ere adierazi zuten ekimenaren bultzatzaileek. Beharrezko segurtasun neurri guztiak bermatuta atera dute argazki erraldoia.