Guridi, Marrero eta Labaka, Espainiako Kopako txapeldun

Andoni Elduaien 2021ko api. 4a, 09:47

Guridik, Marrerok eta Labakak goi mailako lehen titulua eskuratu zuten atzo, larunbata, Sevillako La Cartuja zelaian.

Jon Guridi eta Unai Marrero Realeko futbol jokalari azpeitiarrek eta Mikel Labaka Realeko lehen taldeko bigarren entrenatzaileak Espainiako Kopa irabazi dute. Txuri-urdinek 1 eta 0 irabazi zioten Athletic taldeari atzo, larunbata, Sevillako (Andaluzia, Espainia) La Cartuja futbol zelaian. Gipuzkoarrek bigarren zatiaren hasieran penaltitik egin zuten kopa irabazteko gola; Mikel Oiarzabal eibartarrak egin zuen Realaren aldeko gola. Azkoitiarrak  finaleko minutu guztiak jokatu zituen.

Hiru azpeitiarrek gogotik ospatu zuten garaipena. Guridik, Marrerok eta Labakak goi mailako lehen titulua eskuratu zuten atzo Realarekin.