Guridi, Marrero eta Labaka Azpeitiaren ordezkari finalean

Julene Frantzesena 2021ko api. 3a, 08:30
Guridi, Marrero eta Labaka Azpeitiko Udalaren banderarekin. (Reala)

Realeko gizonen lehen taldeak Sevillan ostatu hartu duen hotelean Gipuzkoako udalerri guztietako banderak jarri dituzte. Taldeko hiru azpeitiarrek Azpeitiko Udalaren banderarekin atera dute argazkia.

Realeko gizonen taldea Sevillan da dagoeneko, eta hasi da Espainiako Errege Koparen finalerako atzera kontaketa. Atzo iritsi zen taldea Andaluziako hiriburura, eta han ostatu hartu duen hotelean sorpresatxo bat izan zuten taldeko kideek: izan ere, hoteleko sarrerako pasilloan Gipuzkoako udalerri guztietako banderak jarri zituzten haiek iristerako. Gipuzkoako jokalariek beren herrietako banderekin atera zituzten argazkiak, eta azpeitiarrak ez ziren salbuespena izan: Jon Guridi erdilariak, Unai Marrero atezainak eta Mikel Labaka bigarren entrenatzaileak Azpeitiko Udalaren banderarekin atera zuten argazkia.

Honako lotura honetan ikus daiteke jokalarien iritsierako irudiekin Realak egin duen bideoa.