ENBAk salatu du txakurrek artaldea izutu eta ardiei eraso egin dietela Azpeitian

Erasotutako ardia. (Argazkia: ENBA)

Euskal Nekazarien Batasunak (ENBA) salatu du txakurrek artaldea izutu eta ardi bat erasotu dutela Azpeitian. Twitter sare sozialaren bitartez eman du berria ENBAk, eta jakinarazi du paseoan dabilen jendeak "itxiturak apurtu", artzain elektrikoaren bateria "izorratu" eta solte zebiltzan txakurrek artaldea "izutu" dutela. Era berean, ardiren bati "eraso" egin diotela ere jakinarazi du ENBAk. "Noiz arte?", galdetu du.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide