Autobusa antolatu dute Azpeititik Bilbon Eurokopa jokatzearen aurka egingo den manifestaziora joateko

Hurrengo larunbatean egingo dute manifestazioa, eta dagoeneko eman daiteke izena Azpeititik Bilbora doan autobuserako.

'Eurocopa honi ez' plataformak manifestazioa deitu du apirilaren 10erako, Bilbon. 12:00etan hasiko da manifestazioa Bilboko San Mames estadioaren ondotik. Gelditu dezagun lelopean, aurten egitekoa den Eurokopa futbol txapelketari "ezetz" esango diote hala Bilboko kaleetan.

Bilbon Eurokopa jokatzearen aurkako deialdiara joateko, autobusa antolatu dute Azpeititik. Haginpe tabernan jarri dute manifestaziora joateko izen-emate orria. Apirilaren 10ean, 10:00etan abiatuko da autobusa Azpeititik Bilbora, eta manifestazioa amaitu bezain pronto itzuliko da autobusa handik herrira.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide