KZgunearen maiatzeko ikastaroetan izena emateko epea, zabalik

Andoni Elduaien 2021ko api. 1a, 11:59
KZgunearen Azpeitiko bulegoa.

Aurrez aurreko euskarazko bederatzi ikastaro eskainiko ditu KZguneak maiatzean, Azpeitian; horrez gain, sarean hainbat hitzaldi entzuteko aukera ere izango da. Saioetan izena emateko modu bat baino gehiago ezarri dituzte.

Azpeitiko KZguneak aurrez aurreko nahiz urruneko hainbat saio eskainiko ditu maiatzean zehar, eta dagoeneko ireki dute ikastaroetan izena emateko aukera. Besteak beste, irudiekin eta bideoekin lotutako ikastaroak, komunikazioarekin zerikusia dutenak eta sare sozialen ingurukoak izango dira saioak. Interesatuek modu bat baino gehiago izango dute saioetan izena emateko.

Hauek dira Azpeitian euskaraz izango diren ikastaroak:

  • WhatsApp. Bat-bateko mezularitza zure Smartphonean
    • Lau ordu.
    • Maiatzaren 26an eta 27an. 11:00-13:00.
  • Smartphoneak eta tabletak. Zure Android gailua erabiltzen ikasi
    • Hamalau ordu.
    • Maiatzaren 3tik 12ra. 11:00-13:00.
  • Oinarrizko Interneta. Nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen ikasi
    • Hogei ordu.
    • Maiatzaren 3tik 14ra. 16:00-18:00.
  • Google aplikazioak zure smartphonean
    • Hemezortzi ordu.
    • Maiatzaren 13tik 25era. 11:00-13:00.
  • Tik-Tok, ikasi sare sozial hau
    • Bi ordu.
    • Maiatzaren 21ean. 16:00-18:00.
  • Instagram. Partekatu zure argazki eta bideo onenak
    • Lau ordu.
    • Maiatzaren 24an eta 25ean. 16:00-18:00
  • Twitter zure smartphonean
    • Lau ordu.
    • Maiatzaren 26an eta 27an. 16:00-18:00
  • Zibersegurtasuna eta pribatutasuna sarean
    • Lau ordu.
    • Maiatzaren 28an eta 31n. 16:00-18:00.
  • Online izapideak Osakidetzarekin
    • Lau ordu.
    • Maiatzaren 28an eta 31n. 11:00-13:00

Izen-emateko aukerak

KZguneko ikastaroetan izena eman nahi dutenek hainbat aukera dituzte:

  • KZgunera joan. Une honetan, KZgunera aldez aurretik hitzordua eskatuta bakarrik joan daiteke, zentroko 943-02 36 20 telefonora deituta.
  • Telefonoz deitu 943-02 36 20 zenbakira. Ikastaroan izena telefono bidez emateko KZguneko erabiltzailea izatea derrigorrezkoa da.
  • KZgunearen webgunean. Ikastaroan izena emateko, erabiltzailea izatea derrigorrezkoa da. KZgunean edo ikastaroetan izena emateko laguntza behar dutenek ondoko bideo tutorialak kontsulta ditzakete, esteken gainean klik eginez:

Azpeitiko KZgunea (Foruen Ibilbidea,18, Enparan Dorretxea) astelehenetik ostiralera dago irekita, 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Informazio gehiagorako, ikastaroen katalogoa kontsulta daiteke honako lotura honetan.