Datorren asteartera arte itxita egongo da Udal liburutegia

Oporrak tarteko, atzo itxi zuten liburutegia, eta apirilaren 6an, asteartez, zabalduko dute berriz ere. 

Udal liburutegia itxita egongo da datorren asteartera bitartean. Oporrak tarteko, atzo itxi zuten liburutegia, eta apirilaren 6an, asteartez, zabalduko dute berriz ere. Datorren asteartetik aurrera, baina, ohiko ordutegian irekiko ditu ateak; hau da, astelehenetik ostiralera 09:00etatik 13:00etara eta 15:30etik 20:00etara, eta larunbatetan 09:00etatik 13:00etara.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide