GUTUNA

Azpeitiarrok ezin dugu aukera hau galdu

Corrugados enpresaren inguruan duen ikuspuntua azaltzeko asmoz, Txomin Larrañagak honako gutun hau bidali du Uztarriara:

"Martxoaren 17an Soreasu antzokian izan nintzen Azpeitiko alkateak Corrugados/M. Ucin altzairutegiaren irekiera posiblearen inguruan eman zituen azalpenak entzuten. Benetan penatuta sentitu nintzen.

Uste dut udal ordezkariek hartu duten erabakia, egungo krisi egoeran altzairutegia Lasaora eramatearena, behin betiko heriotza kondena izango dela. Nabaritzen da gure politikari gazteek ez dutela izan gure helduek bezala lanerako immigratu beharrik edo atzerrira lanera joan beharrik.

Zeir gaitasun desberdintasun dagoen 1955. urtean Azkoitia gobernatzen zuten politikariekin. Zubillaga enpresari Etxesaga etxeko lursailak eman zizkion altzairutegi/burdinola martxan jartzeko eta bere herrian lanpostuak sortzeko.

Azkoitian industria-sare indartsua sortzea lortu dute, Oñati, Elgoibar eta, bereziki, Azpeitia bezalako herrietatik lantegi garrantzitsuak erakarriz. Azkoitian bost edo sei industrialde garatu dituzte. Zer egin dute azken 30 urteetan Azpeitiko udaletxean egon diren talde politikoek?

Azpeitiarrok zorte handia izan dugu, jende oso ekintzailea, burutsua eta oso langilea izan dugulako. Batzuk besteak baino zorte handiagoarekin. Haiei guztiei gure miresmena eta esker ona zor diegu. Horiek eratu dute orain ezaguten dugun industria-sarea.

Ezagutu dugu herriko enpresa garrantzitsuek beren lana etxebizitzen azpian hasten zuteneko garaia. Denboraren poderioz, gaur egun direna izatera iritsi dira. Horietako bat da Ucin. Lantegi horretan hainbat urtean lan egin dugunok irakatsi eta eta hobetu diegu elaborazio prozesua, besteak beste, FRISA (Monterrey, Mexiko), Zumarragako Orbegozo, Getafeko AZMA, Baionako ADA eta Badajozko Jerez de los Caballeroseko lantegiei. Galtzen ari den ezagutzak eta jakituria daude. Gerora begira, zer ondorio izango ditu?

Ez da kasualitatea gure herrialdean gisa honetako industria izatea. Burdin hobiak, ikatz begetala elaboratzeko basoak eta burdinolako mailuak mugitzeko ura eduki izan dugu. Euskal Herriko industriaren motorra izan da gizaldietan.

Balio, ausardia eta zorte handia eskatzen du guztioi eragiten digu munduko krisialdi honetan altzairutegi-ijezketa gune bat hondotik ateratzeak. Azpeitiarrok ezin dugu aukera hau alferrik pasatzen utzi. Zumarragan, antzeko egoera izanda, ez lukete zalantzarik egingo. Altzairutegiak eta ijezketak eremu guztietan dira lan sortzaile ahaltsuak. Elektrizitatea, garraioa, karga portua, deskarga, lantegi osagarriak, jatetxeak, gasolindegiak, metal eta hormigoi eraikuntza enpresak, lantegi mekanikoak, elektrikoak, iturgintzak, birziklapena eta abar luze bat.

1990etik 2009ra bitartean emaitza oso garrantzitsuak lortu dituzten lantegiak izan dira Corrugados/M. Ucin enpresak. Emaitza horiei esker eskuratu zituen AZMA (Getafe), Orbegozo (Zumarraga) eta Hiescosa (Arganda del Rey); baita Mallas Ucin (Lasao), ADA (Baiona) eta beste eraikin berriak ere.

Corrugados Azpeitiak kapital garrantzitsua behar du bere aktibitatea martxan jartzeko, baina bere emaitza historikoen arabera, itzulera berme batekin.

Onartezina da ingurumen baimena, plana orokorra edota arau subsidiarioak ez direla betetzen esatea lizentziaren ukapena justifikatzen saiatzeko. Herriko enpresa askok ez zuen lantegia irekiko edota itxi egin beharko lukete eremu guztietan ezarrita daude ingurumen baimenak ez betetzeagatik, edota segurtasunagatik. Tamaina honetako proiektu bati buruz hitz egiteko txosten teknikoak edota eraikuntza baimenak aipatzea ere...

Udaletxeak izaten dira lehenak beren plan orokorretan ezarritako arauak hausten. Uraren departamendutik horrela diote. Egiten dutenean interes orokorraren izenean justifikatzen dute. Beren alderdi propioak ere bai. Zer nolako jarrera aldaketa gai beraren aurrean hartutako erabakietan Iñaki Errazkinek eta Nagore Alkortak. Gogorarazi nahi dut, 2008an Iñaki Errazkin alkate zenean, Amueko zubipetik pasatu zituztela arau subsidiarioak EA, EAJ eta bere alderdiaren babesarekin bi eraikin berri eraikitzea adostu zutenean 250 metro karratuko bat bakarrik zegoenean (Lasaoko txatar parkean kokatutako Badiolegi baserriko bizilagunei beste nonbait ostatu emateko), bakoitza 3.300 metro karratuko partzelan; eta gainera, babes bereziko landa gunea bezala zegoen sailkatuta, arau subsidiarioak eta Eusko Jaurlaritzaren lurzoru legea urratuz.

Zer gertatu da egungo alkateak gai beraren inguruan alderdi bereko Iñaki Errazkin eta Eneko Etxeberria alkate ohiekiko 180 graduko norabide aldaketa egiteko?

Nola ez, guztiok nahi dugu altzairutegia Lasaora lekualdatzea. Enpresa Trukutxo/Badiolegi gunean kokatzeko, lantegiaren salbazioa izan daitekeen anbizio handiko plana dago garatuta. Higiezinen burbuila lehertzea eta lantegiko nagusiaren porrota izan ziren enpresaren lekualdatzea geratu zuten arrazoiak. Pazientzia izan behar dugu. Krisiak gainezka egin du eta familia asko eraman du egoera lazgarrietara.

Kopuru pandemikoetara iritsi den tabakismoarekin, estupefazienteen kuntsumoarekin eta sendagaien gehiegizko kontsumoagatik (ospe handiko mediku/zientzialarien esanetan hilkortasunaren hirugarren kausa), badugu non kezkatua Nagore. Ez saiatu biztanleria manipulatzen.

Zegatik zuek zuzentzen duen udaletxeak ez zituen kontuan hartu uraren departamenduak eta Lurralde Planak ziotena Azoka plazan lanak egiterakoan? Gune horrek horrenbesteko arriskua badu, zergatik ez duzue dragatzen sastraka eta pilatzen den materiala? 1983. urteko uholdeen ondoren, Euskal Herrian zehar gure erakundeek egindako ahalegin ekonomikoa gogorarazi nahi dizuet. Bizitza guztian zehar garbitu dituzte ibaiak udaletxe desberdinek. Urola eta Ibaieder ibaiek bat egiten duten gunea arintzeko, Azoka plaza ondotik Ibaieder ibaia Amuetik Eskustara saihesteko plana oso zaharra da. Beste herri askotan desbideratu dituzte ibaiak arrazoi beragatik.

Eneko Etxeberria alkate ohiari kargua hartu zuen egunean eskatu nion moduan, guztion artean adostasunera iritsi behar dugu, azpeitiarron interes orokorraren alde, desberdintasun politiko eta pertsonalak alde batera utzita, eta lantegi honen sokari ildo beretik eta norabide berean tira eginez. Proposamenak eginez gero, lortuko dugu. Guztiok irabaziko dugu!

Eusko Jaurlaritzari Corrugadosen irekiera babesteko eskatzen diot, Bizkaiko beste altzairutegi batzuei bere garaian eman zien moduko laguntza eskainiz.

Gipuzkoako Foru Aldundiari, bereziki Jabier Larrañaga diputatuari, Corrugadorentzat eta Urola eskualdearentzat laguntzak eta hobekuntzak lortzeko arreta eta interesa jartzeko eskatu nahi diot. Gaur egunera arte, Gipuzkoako Foru Aldundiak esfortzu handiagoa egin du Goierri aldean. Zer egin du Aldundiak azken 50 urteetan eskualde honen alde?

Ditugun errepideak, bereziki Urola Erdikoak, ez daude prestatuta egungo trafikoaren intentsitaterako, besteak beste, Azkoitia-Zumarraga errepidea, Azpeitia eta Tolosa artekoa edota Azpeitia-Beasain errepidea. Lurralde Plan Partzialak dio Gipuzkoako zeharkako ardatza hobetu behar dela Eibar eta Tolosa artean. Ahaztu egin al zaie?

Gogoratu behar dizuet Azkoitiko eta Bergarako altzairutegiak itxi direla, baita Azpeitiko eta Zumarragako altzairutegiak eta ijezketak ere. Olaberriako (Arcelor) lantegia da martxan dagoen altzairutegi bakarra. Olaberria da gaur egun Gipuzkoako per capita errenta handiena duen herria. Goierritarrek beren industria siderurgikoari osorik eusten asmatu dute; Urola eskualdean, bien bitartean, desagertu egin dira. Tamalgarria!

Askotan entzun izan diegu herrialdeko erakunde desberdinei, gobernu zentral desberdinek gure lurretan lantegiak ireki nahi izan dituzten enpresak estatuko beste lekuren batera besteratu dituztela. Altzairutegien eta ontziolen birmoldaketa basatien ondorioak pairatu behar izan ditugu, euskal enpresan entzutetsuen kaltetan eta herrialdetik kanpo dauden beste batzuen mesedetan. Nori botako diogu errua orain?

Azpeitiko Udalari, eta bereziki Nagore Alkorta alkateari, mesedez eskatzen diot ahalegina egin dezala administrazio arloan eta siderurgia sektorean esperientzia zabala duten pertsonez osatutako lantalde bat sortzeko.

Lekualdaketaren inbertsioa garrantzitsua izango da, baina ez komunikabideetan adierazten diguten bezain kopuru handia. Inbertsioaren %35 inguru eginda dago. Gainerakoa egiteko, proiektu bat adostu beharko litzateke alderdi guztien, erakundeen eta enpresa jabearen artean.

Nagore, borondatea baldin badago udaletxearen eta jabearen partetik, proiektu hau guztion artean aterako dugu aurrera, ez izan zalantzarik. Noski, jabe berriaren inplikazioarekin, Eusko Jaurlaritzarekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin. Azpeitiarrok ezin dugu aukera hau galdu. Ekarriko dizkigun onurak sor daitezkeen galerak baino askoz ere handiagoak izango dira.

Inor ez da ausartzen egungo krisialditik noiz irtengo garen esatera. Estatuaren kontuak behea jota daude. Europa salbatzaileari esker oso lasai gaudela ikusten da. Behin eta berriz errepikatzen digute Barne Produktu Gordinak (BPG) inoizko beherakadarik handiena izan duela Gerra Zibilaz geroztik. Espainiak inoizko zorpetze publiko handiena du, estatuaren zorra %114,6 igo ondoren. Kontsultatutako datuen arabera, estatu honetako herritar bakoitzak 27.700 euroko zorra du. Egoera horren kontziente al gara? Seguru al daude gure pentsioak? Gure osasungintza?

Gure ondorengo belaunaldiei ahalik eta egoera ekonomiko onena uzteko betebeharra dugu, bestela ez digute inoiz barkatuko.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide