Aberri Egunean balkoietan ikurrinak jartzeko deia egin dute

Andoni Elduaien 2021ko mar. 31a, 10:21

Era berean, igandean 12:30ean herriko plazan independentziaren aldeko argazki erraldoia aterako dute.

Igandean ospatuko den Aberri Egunean ikurrinak balkoietan jartzeko deia egin nahi izan dute zenbait herritarrek. Jendea balkoietan ikurrinak jartzera animatzeko, gainera, bideo bat prestatu dute. 

Balkoietan ikurrinak jartzeaz gain, igandean 12:30 plazan aterako den independentziaren aldeko argazki erraldoira agertzeko gonbidapena luzatu nahi izan dute. Beharrezko segurtasun neurri guztiak bermatuko diren argazki erraldoia eta ekitaldia izango dela jakinarazi dute ekimenaren bultzatzaileek.

Argazkirako erabiliko diren ikurrinak plazan bertan emango zaizkie herritarrei. Ikurrinaz gain "beste herri zapalduren bateko bandera" eman nahi duenak "atea zabalik" izango duela adierazi dute. Gogorarazi dute, ikurrinak salgai daudela Orkatz kultur elkartean, bost euroan.