Ostegunean berriro eskainiko dute 'Dardara' dokumentala Soreasun

Andoni Elduaien 2021ko mar. 30a, 11:58

Asteburuan sortu duen ikusminagatik erabaki dute dokumentala berriz eskaintzea.

Asteburuan Berri Txarrak musika taldearen 'Ikusi Arte' bira oinarri duen eta Maria Lameirok zuzendu duen Dardara dokumentala eskaini dute herriko antzokian; ikus-entzuleen artean izan duen "harrera beroa ikusita", beste saio bat jartzea erabaki dute Kulturaz kooperatibako kideek. 19:00etan eskainiko dute dokumentala. Sarrerak dagoeneko salgai daude Entradium plataforman.

Dardara dokumentala: