Aste Santuan ordutegi aldaketak izango dira hondakin komertzialen bilketan

Andoni Elduaien 2021ko mar. 30a, 11:23
Azpeitiko Erdikalea.

Urola Erdiko Mankomunitateak jakinarazi duenez, datozen egunetan aldaketak izango dira hondakin komertzialen ohiko bilketan. Etzi, osteguna, errefusa jasoko dute; ostiralean, berriz, kartoia bilduko dute; larunbatean, organikoa; eta astelehenean, errefusa zein organikoa. Bilketa egiten 10:00etan hasiko direla jakinarazi dute.

Honako hau da Aste Santuan zehar herriko establezimenduek izango duten hondakinen bilketaren egutegia:

  • Apirilak 1, osteguna: errefusa.
  • Apirilak 2, ostirala: kartoia.
  • Apirilak 3, larunbata: organikoa.
  • Apirilak 5, astelehena: errefusa eta organikoa.