Aste Santurako haurrentzat antolatutako ekintzek aurrera jarraitzen dute

Andoni Elduaien 2021ko mar. 30a, 10:27
Haurrak jolasean, Sanjuandegin. (Argazkia: udala)

Azpeitiko Udaleko Gazteria sailak ekintzak antolatu ditu Aste Santuko oporraldirako. HH5etik LH6 mailara bitarteko haurrak eta gaztetxoak hamaika ekintza ari dira egiten herrian zein Urrestillan. Atzo, gaur eta bihar egingo dituzte aire zabaleko ekintzak,10:00etatik 13:00etara bitartean; Urrestillan ere eskaintzen da zerbitzua.

Azpeitian, 180 haur eta gaztetxo ari dira beren aisiaz gozatzen; Urrestillan, berriz, 35 lagun. Haur horien guztien begirale edo hezitzaile lanetan 30 pertsona ari dira. Udalak azaldu duenez, "adin tarteka banatuta" gauzatuko dituzte ekintza guztiak, eta "indarrean dauden osasun protokoloen arabera" osatu dituzte taldeak.