Shinova taldearen doinuekin agurtu dute martxoa Soreasu antzokian

Andoni Elduaien 2021ko mar. 30a, 10:10

Bizkaiko musika taldearen doinuek girotu zuten larunbat arratsaldea, Soreasu antzokian. Beren azken lana aurkeztu zuten azpeitiarren aurrean.

Berrizko (Bizkaia) musika taldeak kontzertua eskaini zuen joan den larunbatean, Soreasu antzokian. Aurten bertan argia ikusi duen La buena suerte azken diskoa aurkeztu zuten bizkaitarrek Soreasu bete zuten ikus-entzuleen aurrean. Kulturaz kooperatibak martxorako iragarritako kontzertuetan azkena izan zen Shinova musika taldearena. Apirilean ere kontzertu andana izango da herriko antzokian.

Alberto Belokik Kulturaz kooperatibarentzat ateratako argazkien bilduma osoa lotura honetan ikus daiteke.