Bi autok elkar jo dute Munategi parean

Uztarria.eus 2021ko mar. 29a, 21:37

21:00ak pasatuta jazo da ezbeharra Munategin, Azkoitirako norabidean. Ertzaintzak adierazitakoaren arabera, lagun bat Zumarragako ospitalera eraman dute.

Bi autoren arteko istripua gertatu da gaur, astelehena, Munategi inguruan, Azkoitirako norabidean. Ertzaintzak Uztarria.eus-i jakinarazi dionez, 21:10ean jazo da ezbeharra eta bi autok elkarren aurka jo dute.

Suhiltzaileak, Larrialdi Zerbitzuak eta Ertzaintza bertaratu dira istripuaren gunera. Ertzaintzak adierazitakoaren arabera, lagun bat Zumarragako ospitalera eraman dute. Trafikoari pasoa txandaka ematen aritu dira une batez, baina dagoeneko normaltasuna da nagusi errepidean.