Kontrol sozialaren kontrako kanpainari amaiera eman diote gaztetxean

Andoni Elduaien 2021ko mar. 29a, 13:50

Kanpainari emaiera emateko, batzarra, bazkaria eta kontzertuak izan zituzten gaztetxean.

Duela aste batzuk ekin zioten Azpeitiko Gaztetxeko eta Gazte Koordinadora Sozialistako kideek kontrol sozialaren kontrako kanpainari, Zuen kontrola, gure pobrezia lelo hartuta. Orduz geroztik, hainbat gairen inguruan sakondu eta ikasteko tartea hartu dute tailerren nahiz hitzaldien bitartez. Zapatuan, kanpaina borobiltzeko, batzarra, bazkaria eta kontzertuak egin zituzten gaztetxean.

Eguna hasteko, kanpainaren barruko azken batzar irekia egin zuten 11:00etan hasita, azken asteetan landutakoaren inguruko errepasoa eta balorazio egiteko, baita aurrera begirako eginbeharrak zehazteko ere. Ondoren, bazkaria egin zuten 14:00etan hasita Gaztetxean bertan. Bazkariaren ostean, berriz, atsedena izan zuten, eta eguna borobiltzeko, J Martina musika taldeak kontzertua eskaini zuen, 18:30ean hasita.