Energia berriztagarriak jolaserako ere badirela erakutsi dute Ekoetxean

Mailo Oiarzabal 2021ko mar. 28a, 14:34

Planetaren Ordua ekimenarekin bat egin zuten atzo Azpeitiko Ekoetxean, familiei zuzendutako tailer batekin.

Klima aldaketaren eta biodibertsitatearen galeraren aurkako Planetaren Ordua mugimenduarekin bat egin du Ekoetxea Sareak, eta Azpeitiko Ekoetxean ere egitasmo horri lotutako ekitaldia izan zuten atzo arratsaldean.

Energia berriztagarrien eraginkortasuna eta erabilera anitzak erakusteko tailerra egin zuten bertan. Tailerrean landu zituzten erabilera gehienak jolasera eta aisiara zuzenduta zeuden, eta parte hartu zuten gaztetxoek gustura probatu zituzten, besteak beste, eguzkiaren argia baliatuta egin daitezkeen hainbat eskulan eta joko.