Igerilekuak inklusiboago bihurtzeko hezten

Mailo Oiarzabal 2021ko mar. 28a, 11:33
(Marea Urdina)

Bailarako igerilekuetako begiraleek, entrenatzaileek eta sorosleek ikastaro berezia jaso dute asteburuan Azpeitian. Marea Urdinak antolatuta, uretako aktibitate inklusiboak eta egokituak nola aurrera eraman ikasteko aukera izan dute hainbat lagunek.

Baigera I-eko ekitaldi aretoan eta igerilekuan jaso dute ikastaroa.