Jagoba Labakak Oriamendi Txapelketaren finala jokatuko du bihar Galarretan

Anartz Izagirre 2021ko mar. 26a, 17:16
Labaka, Zaldua I.a eta Goikoetxea V.a pilota aukeraketan, Galarretan. (Oriamendi)

Labakak Goikoetxea V.a izango du bikote finalean, eta Segurola eta Zaldua I.aren aurka neurtuko dituzte indarrak. Horrez gain, Aizpuru III.a azpeitiarrak eta Urrutia II.ak osatutako bikotea txapelketako hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko partidan lehiatuko da.

Oriamendi Txapelketaren finala jokatuko dute bihar, zapatua, Galarreta pilotalekuan (Hernani, Gipuzkoa), eta Jagoba Labaka izango da finala jokatuko duen erremontistetako bat. Labakak Goikoetxea V.a izango du bikote finalean, eta Segurola eta Zaldua I.aren aurka nor baino nor gehiago arituko dira lehian. Horrez gain, Aizpuru III.a azpeitiarrak eta Urrutia II.ak Oriamendi Txapelketako hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko partida jokatuko dute Mirubia-Martirenaren aurka.

Goikoetxea V-Labaka bikoteak ligaxka bikaina jokatu du aurtengo edizioan; izan ere, jokatu diren partidetatik bat bera ere ez dute galdu, eta Mirubia-Martirena bikotearen aurka jokatutako finalerdian ere ez zuten hutsik egin. Hain zuzen ere, 40-32 nagusitu ziren Goikoetxea V.a eta Labaka partida horretan, eta finalerako txartela eskuratu zuten bertan. Biharkoa partida estua aurreikusten da, Segurola-Zaldua I bikoteak ere ligaxka ona egin baitu; izan ere, bikote horrek galdu duen partida bakarra Goikoetxea V.aren eta Labakaren aurka jokatutakoa izan da. Atzo egin zuten bi bikoteek pilota aukeraketa Galarretan —argazkian—.

Oriamendi Txapelketa ez da Labakak aurten jokatuko duen final bakarra. Izan ere, joan zen urtarrilean Erremonteko 50. Binakako Txapelketa irabazi zuten Labakak eta Urrizak Ansa II.aren eta Aizpuru III.aren aurka. Honako lotura honetan irakur daiteke Julene Frantzesena kazetariak garaipen horren harira egindako elkarrizketa.