Bulegok beste kontzertu bat eskainiko du maiatzaren 1ean

Maialen Etxaniz 2021ko mar. 26a, 16:52

Bulegok maiatzaren 1ean 19:00etan emango duen kontzerturako sarrera guztiak agortu direla eta, Azkoitiko taldeak beste zuzeneko bat eskainiko du egun horretan 16:30ean hasita. Sarrerak salgai daude jada.  

Dagoeneko agortu dira Bulego musika taldeak maiatzaren 1ean, 19:00etan hasita, eman behar duen kontzerturako sarrera guztiak. Hori dela eta, beste zuzeneko bat programatu du Kulturaz kooperatibak, eta bigarren kontzertu bat eskainiko du Azkoitiko taldeak egun horretan, 16:30ean hasita. Emanaldi horretarako sarrerak salgai daude jada kulturaz.eus webgunean, 13 euroan.