Eskulan tailerra emango dute datorren astelehenean Udal Liburutegian

Mailo Oiarzabal 2021ko mar. 24a, 08:14

HH5eko ikasleentzat izango da, 17:30ean. Plaza mugatuak izango dira eta aurrez eman behar da izena.

HH5eko ikasleei zuzendutako eskulan tailerra emango dute datorren astelehenean, hilaren 29an, Udal Liburutegian.

Tailerra 17:30ean hasiko da eta parte hartu nahi dutenek aurrez eman behar dute izena, plazak mugatuak baitira. Ostirala bitartean eman daiteke izena liburutegian bertan, 943-15 71 95 telefono zenbakian edo Whatsappez, 688 81 55 06 zenbakira mezua bidalita.