Eskualdeko banderak ere, Realarekin Sevillara

Erlo Telebista 2021ko mar. 23a, 17:32

Azpeitiko Udaleko ordezkariek eta Realekoek banderak trukatu dituzte gaur, asteartea, anbulatorioaren aurrean.

Realaren autobus ofiziala Urola Kostako herri guztietatik pasatu da atzo eta gaur artean. Tokian tokiko banderak hartu dituzte bertako alkate edota zinegotzien eskutik, eta trukean Realeko ordezkariek txuri-urdina eman diete. Gurekin kanpainaren barruan eginiko ekitaldi xumeak izan dira: Realak Gipuzkoako herrietako banderak eraman nahi ditu Kopako finalera, Sevillara (Andaluzia, Espainia), jokalariek herriaren berotasuna senti dezaten. Gipuzkoako futbol taldearen autobusa lurralde historiko osoa zeharkatzen, eta gaur 11:00etan heldu da autobusa Azpeitira.

Erlazionatuak