Zozketa

Latxa arkume erdia zozkatuko du Uztarriak bazkideen artean

Uztarria.eus 2021ko mar. 23a, 10:35

Bazkideek osteguneko eguerdia bitartean izango dute zozketan parte hartzeko aukera. Irabazleak, berriz, ostiralean jakinaraziko dira.

Uztarria Komunikazio Taldeak Latxa arkume erdia zozkatuko du, eta bazkideek osteguneko 12:00ak bitartean izango dute zozketan parte hartzeko aukera. Parte hartu nahi duten Uztarriako bazkideek lehiaketakuztarria@gmail.com helbidera idatzi beharko dute mezua, Ardi Latxa izenburuarekin. Mezuan bazkidearen izen-abizenak eta telefono zenbakia zehaztu beharko dira.

Irabazleak ostiralean jakinaraziko dira, eta horiek etxean jasoko dute saria. Izan ere, Latxa Arkumeak (www.latxarkumea.com) etxerainoko zerbitzua ezarri du orain, bezeroei erosketa errazteko.