Iazko aurrekontuaren likidazioaren berri emango dute gaurko udalbatzarrean

Mailo Oiarzabal 2021ko mar. 23a, 08:46

Ezohiko osoko bilkura 19:00etan hasita egingo dute, udaletxean. Kirol arloko zerbitzuak emateko lehiaketa publikorako kontratazio espedientea eta etxez etxeko zerbitzuaren araudi aldaketaren hasierako onarpena ere landuko dituzte, baita Buztinzuriko Errebaleko 2-3 orubeetan eraikiko dituzten eraikinen finantziazioa ere, besteak beste.

Ezohiko deialdi bidez egingo dute martxoko udalbatzarra gaur, 19:00etan hasita. Aurreko bi osoko bilkurak telematikoki egin ondoren, udaletxeko areto nagusira itzuliko dira gaur udal ordezkariak.

Iazko aurrekontuaren likidazioaren berri ematea izango da gaurko gai zerrendaren puntuetako bat. Kirol arloko zerbitzuak emateko lehiaketa publikorako kontratazio espedientea eta etxez etxeko zerbitzuaren araudi aldaketaren hasierako onarpena ere landuko dituzte, baita Buztinzuriko Errebaleko 2-3 orubeetan eraikiko dituzten eraikinen finantziazioa ere, besteak beste.

 Hau da gaurko udalbatzarraren gai zerrenda osoa:

  1. Udalbatzak 2021eko otsailaren 2an eta otsailaren 23an egindako bilkuren aktak onartzea.
  2. Alkatetzak 2020ko martxoaren 9an emandako ebazpenaren berri ematea, 2020ko aurrekontuaren likidazioa onartzeari buruzkoa (Udala, Udal Kirol Patronatua eta Euskara Patronatua).
  3. Alkatetzak 2020ko martxoaren 9an emandako ebazpenaren berri ematea, 2021eko aurrekontuan 1. kreditu aldaketaren berri emateko.
  4. 2021eko udalaren aurrekontuan 2. zenbakia duen kreditu aldaketa onartzeko, kreditu gehigarrien bidez.
  5. 2021eko udalaren aurrekontuan 3. zenbakia duen konpromiso-kredituen aldaketa onartzeko.
  6. Azpeitian kirol arloko hainbat zerbitzu emateko kontratazio espedientea onartzea (254K).
  7. Azpeitiko landa-bide publikoak arautzeko udal ordenantzari hasierako onarpena ematea.
  8. Azpeitiko etxez etxeko zerbitzuaren erreglamentuaren aldaketari hasierako onarpena ematea.
  9. Azpeitia Berritzen SAk Buztinzuriko Errebala 2-3 orubeetan eraiki beharreko eraikuntzaren finantzazioa.