Koronabirusa Azpeitian

Beste 369 kasu positibo zenbatu dituzte Hego Euskal Herrian

Nerea Uranga 2021ko mar. 21a, 13:04

Eusko Jaurlaritzak emandako datuen arabera, atzo 280 positibo zenbatu zituzten Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Bestalde, Nafarroan 89 positibo berri atzeman zituzten.

Atzo, larunbata, 7.410 PCR eta antigeno proba egin zituzten Eusko Jaurlaritzako eta Nafarroako Gobernuko Osasun sailek, eta horietatik 369 pertsonak eman zuten positibo; ondorioz, positibotasun tasa %4,97koa izan zen. Bezperan baino 59 kasu gutxiago atzeman zituzten atzo Hego Euskal Herriko lau lurraldeetan, eta positibotasun tasak behera egin du. Lurraldeen arabera, Araban 35 kasu izan zituzten, 160 Bizkaian, 81 Gipuzkoan eta 89 Nafarroan. Beste erkidego edo toki batzuetako lau kasu ere zenbatu zituen atzo Osakidetzak egindako probetan. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, guztira, 6.119 proba egin zituen atzo Osakidetzak eta horietatik 280 pertsonak eman zuten positibo. Hiru lurralde horietan gaur-gaurkoz positibotasun tasa %4,6koa da. Nafarroan, berriz, 1.291 proba egin zituen atzo Osasunbideak, eta 89 kasu positibo atzeman zituzten; positibotasun tasa %6,9koa da han.

Osakidetzako ospitaleen egoerari dagokionez, COVID-19aren ondorioz 32 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVID-19a duten 87 pertsona ZIUn daude.

Herriz herriko datuen berririk ez du ematen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak asteburuetan, beraz, bihar astelehena jakingo da horien berri.