Irakurleen Txokoa izango da bihar, Udal Liburutegian

Ihintza Elustondo 2021ko mar. 21a, 10:00

LH3ko haurrei zuzendutako saioa izango da, eta 17:30ean hasiko da.

Irakurtzeko abagunea izango da bihar, astelehena, Azpeitiko Udal Liburutegian. Hain zuzen ere, Irakurleen Txokoa egingo dute, LH3ko haurrei zuzenduta. 17:30ean hasiko da saioa, irakurtzeko, jolasteko nahiz sortzeko aukera izango dute bertaratzen direnek. Parte hartzera animatu dituzte herritarrak.