Boterearen arbitrariotasunaren inguruko hitzaldia eman dute Gaztetxean

Ihintza Elustondo 2021ko mar. 20a, 12:29

GKSk eta Azpeitiko Gaztetxeak antolatuta, Boterearen arbitrariotasunaren adierazleak eta jendartearen askatasunen gutxitzea egungo testuinguruan solasaldia izan zen atzo Gaztetxean.

Gazte Koordinadora Sozialistak eta Azpeitiko Gaztetxeak antolatuta, hitzaldia izan zen atzo, ostirala, Gaztetxean. Boterearen arbitrariotasunaren adierazleak eta jendartearen askatasunen gutxitzea egungo testuinguruan izenburupean eman zuten solasaldia, 18:30ean hasita. Indar polizialak ordena kapitalistaren zaindari izeneko saioen barruko bigarren ekintza izan zen atzokoa; lehen saioa Polizia-aterabidearen testuinguruan bizitzen ari garen egoeraren inguruko aholkularitza juridikoa izeneko tailerra izan zen, martxoaren 12an gauzatu zutena.