Interesa piztu du Andoni Egañaren eta Xabier Zabalaren saioak

Ihintza Elustondo 2021ko mar. 20a, 15:00

Hitzaren Eskolako ekitaldi irekia izan da gaur Dinamoan; Andoni Egaña bertsolariak eta Xabier Zabala musikariak gidatu dute saioa, Erlojupean sortzen izenburupean.

Andoni Egaña bertsolariak eta Xabier Zabala musikariak hitza eta musika uztartu dituzte gaur Erlojupean sortzen izeneko emanaldian. Dinamoa sormen gunean izan da saioa, 12:00etan hasita, eta herritar ugari bertaratu da; gainera, haietako bat baino gehiago animatu dira hitza hartu eta beren iritziak partekatzera. Hitzaren Eskolako ekitaldi irekia izan da gaurkoa.