Zuzeneko hiru hitzaldi eskainiko ditu KZguneak sarean apirilean

Mailo Oiarzabal 2021ko mar. 21a, 08:12

Aurrekoetan bezala, Youtubeko bere kanalean emango ditu eta edonork izango du horiek jarraitzeko aukera, ez dago aurrez izena eman beharrik.

Apirilean ere zuzeneko hitzaldiak jarraitzeko aukera eskainiko du KZguneak Youtubeko bere kanalean. Aurrekoetan bezala, edonork izango du hitzaldi horiek jarraitzeko aukera, Internetera konexioa izatea besterik ez da behar, eta ez dago aurrez izena eman beharrik.

Euskaraz zein gaztelaniaz emango dituzte zuzeneko hitzaldiak, gai beraren gainean bana, egun desberdinetan. Hau da esuakarazko eskaintzaren egutegia:

  • Nola gezurtatu berri faltsuak. Apirilaren 13an, 12:00etatik 12:30era, lotura honetan.
  • Zure kontaktuak sinkronizatu Googleren kontaktuekin. Apirilaren 20an, 19:00etatik 19:30era, lotura honetan.
  • Podcast-ak entzuteko APP-ak eta webguneak. Apirilaren 27an, 12:00etatik 12:30era, lotura honetan.

Hitzaldiak zuzenean jarraitzeko modurik ez dutenentzat, guzti-guztiak grabatu eta Youtubeko kanalean bertan gordetzen dituela gogorarazi du KZguneak.