FunBox ikuskizuna antolatu du udalak hilaren 27rako

Maialen Etxaniz 2021ko mar. 19a, 12:30
Funbox ikuskizuna antolatu du udalak. (FunBox Factory)

Gaztetxoen aisialdirako eskaintzaren barruan antolatu du saioa udalak, eta dagoeneko eskuragarri daude sarrerak. Izarraitz pilotalekuan eskainiko dute ikuskizuna. 

Azpeitiko Udalak antolatuta, FunBox ikuskizuna izango da martxoaren 27an, Izarraitz Pilotalekuan, 16:30ean hasita. Gaztetxoen aisialdirako eskaintzaren barruan antolatu du saioa udalak, eta dagoeneko sarrerak eskuratu daitezke. Hiru euroan jarri dituzte salgai txartelak, eta honako lotura honetan eskura daitezke.