Salgai daude Bulegok maiatzaren 1ean eskainiko duen kontzerturako sarrerak

Maialen Etxaniz 2021ko mar. 19a, 10:26

Maiatzaren 1ean 19:00etan hasita eskainiko du kontzertua Azkoitiko Bulego musika taldeak. Sarrerak salgai daude jada, eta asko saldu dira dagoeneko. Entradium.com webgunean eros daitezke emanaldirako sarrerak.  

Azkoitiko Bulego musika taldeak kontzertua eskainiko du maiatzaren 1ean, 19:00etan hasita, Soreasu antzokian. Emanaldirako aste dezente falta diren arren, dagoeneko salgai daude sarrerak, eta epe motzean ugari saldu dira. Azkoitiko taldeak EP berria aurkeztuko du Soreasun.

Bulegok Azpeitian eskainiko duen kontzerturako sarrerak eskuragarri daude honako lotura honetan, 13 euroan.

Hona hemen Bulego musika taldearen Kantu bat abestia aurrerapen gisa: