Parean eta Pareko: Felix Zubia eta Amancay Gaztañaga

Guka gehigarriaren lehen zenbakia argitaratu zuten UKTko hedabideek martxoko aldizkariekin batera. Felix Zubia medikua eta Amancay Gaztañaga musikari eta antzerkigilea luze aritu ziren hizketan gehigarrirako egindako elkarrizketan, pandemiaren eta horrek sortutako egoeraren inguruan.

Felix Zubia (Zarautz, 1974) Donostiako Zainketa Intentsiboen Unitateko buru da, baita unibertsitateko irakaslea ere. Amancay Gaztañaga (Zestoa, 1980), berriz, abeslaria, musikaria, aktorea eta antzerkigilea da. Lehenengoak lehen lerrotik ezagutu ditu, eta ezagutzen jarraitzen du, gaitza pairatu dutenen zein senideen sufrimendua. Bigarrenak, aldiz, bere jarduna guztiz eten behar izan zuen, bizimodua ateratzeko esku artean zituen proiektu denak hari batetik zintzilik geratu baitziren bizpahiru hilabetez. 

Bizitakoak eman die zer pentsatua eta zertaz hausnartua. Ideia horiek elkarren artean parteka ditzaten jarri ditu UKTk alboz albo Gaztañaga eta Zubia.

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide