Aste Santuko ekintzetarako hezitzaileak kontratatzeko lan-poltsa ireki du udalak

Mailo Oiarzabal 2021ko mar. 16a, 12:22

Datorren igandera bitartean bidali behar dira curriculumak. Begirale titulua, EGA eta Hezkuntza arloko ikasketak izatea baloratuko dute aukeraketan, eta azpeitiarra izatea lehenetsiko dute.

HH5etik LH6ra bitarteko gaztetxoentzat aisialdiko jarduerak antolatu ditu udalak Aste Santuko oporraldirako, eta martxoaren 29an, 30ean eta 31n gauzatuko dituzten ekintzetarako hezitzaileak edo begiraleak kontratatzeko lan-poltsa ireki du erakundeak.

Interesa dutenek datorren igandera (martxoak 21) bitarteko epea dute beren curriculumak gib@azpeitia.eus helbidera bidaltzeko. Begirale titulua izatea, EGA izatea eta Hezkuntza arloarekin zerikusia duten ikasketak bukatuta edota bidean izatea baloratuko dute hezitzaileen aukeraketa egiteko; horrez gain, lan egin nahi dutenak azpeitiarrak izatea ere lehenetsiko dute.

Informazio gehiago nahi duenak 943-15 71 60 telefono zenbakira deitu dezake.