Corrugados irekitzekotan, herriguneko labea Trukutxora eramatea proposatu du Azpeitiko Udal Gobernuak

Maialen Etxaniz - Urtzi Oteiza 2021ko mar. 12a, 19:06

Corrugados Azpeitia enpresaren balizko berrirekiera mahai gainean izan zuten atzo Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Azpeitiko Udalak eta Cristian Lay enpresak –Corrugadosen jabeak–, Donostian egin zuten bileran. Gaur, bilera horretan aurkeztu zuen proposamenaren berri eman du prentsaurrekoan Azpeitiko Udal Gobernuak. Nagore Alkortak gaur esandakoekin eta Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituretako sailburuak erantzundakoekin osatu du bideo hau Erlo Telebistak.