Uztarriaren zozketak

Errigoraren bi saskiek badituzte saridunak

Uztarria.eus 2021ko mar. 12a, 17:22

Errigoraren udaberriko kanpainako produktuekin osatutako bi otarre zozkatu ditu Uztarriak zozketan parte hartu duten bazkideen artean. Saridunak Iñigo Agirre eta Rosa Leunda izan dira.

Uztarriak Errigoraren udaberriko kanpainako produktuekin osatutako bi otarre zozkatu ditu zozketan parte hartu duten Uztarriako bazkideen artean. Zozketaren irabazleak Iñigo Agirre eta Rosa Leunda izan dira; argazkian, Agirreren emaztea eta Leunda bera agertzen dira jasotako sariarekin.

Errigoraren udaberriko kanpainak oraindik ere martxan jarraitzen du, Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura lelopean. Oliba-olio birjina estra, arroza, pasta eta kontserbak eskatzeko epeak zabalik jarraitzen du,  martxoaren 24ra bitartean. Eskaerak Errigoraren webgunearen bidez zein telefonoz egin daitezke (errigora.eus webgunean edo 848 87 12 23 telefono zenbakian), eta Elikagunean, Ikasberri Ikastolan, Orkatz kultur elkartean eta Soreasuko Elkargunean ere egin daitezke eskaerak.