Eman daiteke izena KZgunearen apirileko ikastaroetan

Anartz Izagirre 2021ko mar. 10a, 15:57
KZgunearen Azpeitiko bulegoa.

Aurrez aurreko euskarazko hamar ikastaro eskainiko ditu KZguneak Azpeitian; horrez gain, sarean hainbat hitzaldi entzuteko aukera ere izango da. Saioetan izena emateko modu bat baino gehiago ezarri dituzte.

Azpeitiko KZguneak aurrez aurreko nahiz urruneko hainbat saio eskainiko ditu apirilean zehar, eta dagoeneko ireki dute ikastaroetan izena emateko aukera. Besteak beste, irudiekin eta bideoekin lotutako ikastaroak, komunikazioarekin zerikusia dutenak eta sare sozialen ingurukoak izango dira saioak. Interesatuek modu bat baino gehiago izango dute saioetan izena emateko.

Hauek dira Azpeitian euskaraz izango diren aurrez aurreko ikastaroak:

  • WhatsApp. Bat-bateko mezularitza zure Smartphonean
    • Lau ordu.
    • Apirilaren 8tik 9ra. 18:00-20:00.
  • Mekanografia. Ikasi hutsetik
    • Hamar ordu.
    • Apirilaren 26tik 30era. 11:00-13:00.
  • Androiden mantentze lanak. Luzatu zure gailuaren bizitza
    • Lau ordu.
    • Apirilaren 26tik 27ra. 18:00-20:00.
  • Eman lehenengo pausoak argazki ukituan GIMPekin
    • Hamasei ordu.
    • Apirilaren 12tik 21era. 09:00-11:00.
  • Canva. Ikasi editatzen
    • Lau ordu.
    • Apirilaren 22tik 23ra. 09:00-11:00.
  • Zure egunerokotasuna hobetuko duten aplikazioak
    • Bi ordu.
    • Apirilaren 23a. 18:00-20:00
  • Musika aplikazioak zure Smartphonean
    • Bi ordu.
    • Apirilaren 28a. 18:00-20:00
  • Google aplikazioak zure Smartphonean
    • Hemezortzi ordu.
    • Apirilaren 12tik 22ra. 18:00-20:00.
  • Erosketa eta ordainketa segurua Interneten
    • Lau ordu.
    • Apirilaren 8tik 9ra. 09:00-11:00.
  • Online izapideak Osakidetzarekin
    • Lau ordu.
    • Apirilaren 29tik 30era. 16:00-18:00

Izen-emateko aukerak

KZguneko ikastaroetan izena eman nahi dutenek hainbat aukera dituzte:

  • KZgunera joan. Une honetan, KZgunera aldez aurretik hitzordua eskatuta bakarrik joan daiteke, zentroko 943-02 36 20 telefonora deituta.
  • Telefonoz deitu 943-02 36 20 zenbakira. Ikastaroan izena telefono bidez emateko KZguneko erabiltzailea izatea derrigorrezkoa da.
  • KZgunearen webgunean. Ikastaroan izena emateko, erabiltzailea izatea derrigorrezkoa da. KZgunean edo ikastaroetan izena emateko laguntza behar dutenek ondoko bideo tutorialak kontsulta ditzakete, esteken gainean klik eginez:

Azpeitiko KZgunea (Foruen Ibilbidea,18, Enparan Dorretxea)  astelehenetik ostiralera dago irekita, 9:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Informazio gehiagorako, ikastaroen katalogoa kontsulta daiteke honako lotura honetan.