2021eko Martxoaren 8a

Abortua Euskal Herrian hizpide hartuta, solasaldia egin dute Emakumeen Txokoan

Aitziber Arzallus 2021ko mar. 6a, 13:00

Basanderiek talde feministak antolatu du saioa, eta horrekin eman diote hasiera Martxoaren 8aren bueltan prestatu duten egitarauari.

Basanderiek talde feministak gaur goizean eman dio hasiera aurtengo Martxoaren 8aren bueltan antolatu duen egitarauari. Abortua Euskal Herrian gai hartuta, solasaldia egin dute Emakumeen Txokoan, 11:30ean hasita. Maite Segurola izan da saioa gidatu duena eta dozenerditik gora lagunek parte hartu dute bertan.

Astelehenean, martxoaren 8an, manifestazioa egindo dute 18:00etan herriko plazatik abiatuta, eta horren ostean, ekitaldi politiko eta kulturala.