Hasi dira martxoko Uztarria aldizkaria banatzen

Uztarria.eus 2021ko mar. 5a, 08:59

UKT hasi da hil honetako Uztarria aldizkaria bazkideei etxez etxez banatzen. Horrekin batera Guka gehigarria eta dekorazioaren inguruko gehigarria ere jasoko dute bazkideek hil honetan. 

Uztarriaren bazkideak hasi dira etxez etxez martxoko Uztarria aldizkaria jasotzen, atzo hasi baitziren hil horretako zenbakia banatzen. Martxoko Uztarria aldizkariarekin batera Guka gehigarria jasoko dute bazkideek, baita dekorazioaren inguruko gehigarria ere.