Loiolabideko hainbat zuhaitz bota dituzte udal langileek

Aitziber Arzallus 2021ko mar. 2a, 16:35

Azpeitiko Udalak berdeguneen jarraipen plana martxan jarri zuen duela urte batzuk, besteak beste, herriko zuhaitzen azterketa egiteko. Herritarren segurtasuna oztopatzen duten edota osasunez gaizki dauden zuhaitzak detektatuta ditu udalak, horien jarraipena egiten du, eta beharrezko ikusten duenean, eraitsi eta berriak landatzeko agintzen die udal langileei. Egunotan Loiolabideko hainbat zuhaitz eraitsi dituzte herritarrentzat ez zirelako erabat seguruak eta osasunez ere ez zeudelako behar bezain ondo.