100 urte bete ditu Maria Eizagirre San Martin egoitzako egoiliarrak

Aitziber Arzallus 2021ko mar. 1a, 18:02

100 urte ez ditu edonork harrapatzen, eta gaur ospakizun eguna izan dute Azpeitiko San Martin egoitzan, mendea bete duelako Maria Eizagirre egoiliarrak. Eizagirre Lastaola baserrian jaio zen 1921eko martxoaren 1ean, eta San Martin egoitzan bizi da egun.

Egoitzako langileek eta gainontzeko egoiliarrek urtebetetze festa beroa antolatu diote Eizagirreri, bertso, opari eta abarrekin. "Ama, amama, langilea, alaia, nortasun handikoa, bertsozalea... handia emakumea!", zioten sare sozialen bidez zabaldu duten mezuan.

Haiek ez ezik, Nagore Alkorta alkateak ere zoriondu du Eizagirre. Oroigarri gisa, lore sorta bat eta Mikel Sanjuanek egindako taila bat oparitu dizkio Alkortak.